MALKAR ASTIALDI TALDEA

ALBISTEAK ETA EKINTZEI BURUZKO INFORMAZIOA

Malkar Katalogo Berria:

Adiii!!! Adii!!! Aurtengoan ere katalogo berria atera dugu. Oraingoan, kamiseta eta sudaderak izango dituzue eskura. Ondorengo dokumentuan argitzen dira neurri eta koloreak. MALKAR KATALOGOA: Zure eskaera egiteko bete ezazu ondorengo galdetegia;        

Jaiball egin nahi duzu?

Ekintza dibertigarri bat burutu nahi baduzu, animatu zaitez gurekin jaiball egitera. Azaroak 9an, larunbata, izango da ekintza, Loiolan. Egun pasa joango gara, bakoitzak bere bazkaria etxetik eman beharko du. Ekintzak 20€ balio ditu. Loiolara trenez joango gara eta bakoitzak berea ordaindu beharko du. Gurekin etorri nahi baduzue bete itzazue berako galderak urriak 22a baino lehen. Leer másJaiball egin nahi duzu?[…]

Malkarreko partaide izan nahi duzu ?

Malkarreko urte berriari hasiera emateko, DBH guztiari eskenitako lehen eguneko jolasera etorri. Oso dibertigarria izango da eta bukaeran sorpresa batekin. Urriak 4 17:30-etan zatorran Animatu!!! Aurtengo ikasturteko malkartxo taldeko partaidea izan nahi baduzu bete ezazu ondorengo inkesta. Animatu !!! Oso ondo pasako dugu!!!

Malkarreko begirale izan nahi duzu?

Malkarreko begirale izan nahi duzu? Izan ere, Malkarreko ikasturte berria hastera doa eta urte honi aurre egiteko begirale berri eta gogotsuen bila gabiltza. Begirale izan nahi baduzu eta 2003. urtean edo lehenago jaiotakoa bazara, azaldu irailaren 12an 17:00etan zatorrara. Zuen zain egongo gara!    

OLLOGOYEN 2019

Kaixo, kaixo!  Dagoeneko hasi gara Ollogoyengo udalekuak prestatzen eta jada ireki dugu izena emateko epea! Jarraian duzue informazio guztia: Inskripzio orri hau Ollogoyengo udalekuetan parte hartu nahi duen pertsona orok bete beharko du. Pertsona kopurua handia bada, zozketa egingo da eta behin behineko zerrendan agertuko da ea haurra onartua izan den ala ez. Zerrenda MAIATZAREN Leer másOLLOGOYEN 2019[…]

ASTEBURU PASA 2019 (Baimen orriak)

Badator aurtengo asteburu pasa! Animatu, inoizko asteburu pasarik onena izango da eta! Izena emateko, bidali Whatsapp mezu bat 628229951 zenbakira etorriko zarela esanez. Gogoratu, martxoak 17 izango da izena emateko azken eguna, gaueko 00:00ak arte. Hona hemen asteburu pasara joan ahal izateko deskargatu eta bete beharreko baimen orriak! ALTZO PLANNING BAIMEN ORRIA ARGAZKI BAIMENA  

IRRISARRI LAND, ABENDUAK 7

Kaixo, kaixo! Azken ostiralean esan genizuen bezala abenduaren 7an, ostirala (zubia da) IRRISARRI LAND abentura parkera joango gara! Horretarako, ezinbestekoa da ondorengo formulario honetan izena ematea. Izena emateko epea gaur bertan, astelehena 19, hasi eta asteazkena 21 amaituko da, gaueko 00:00etan. Besterik gabe, animatu eta izena eman, primeran pasako dugu eta!  😆     

IRRISARRI LAND, AZAROAK 17

Kaixo, kaixo! Zuen preferentziak eta lehentasunak kontuan hartuta ekintza berezia azaroaren 17an antolatzera erabaki dugu. Azaroak 17, larunbata, IRRISARRI LAND abentura parkera joango gara, eta joan ahal izateko beharrezkoa da behean duzuen formulario honen bitartez izena ematea! Izena emateko epea igande honetan, azaroaren 4an, amaituko da, gaueko 00:00etan. Besterik gabe, animatu eta izena eman! Primeran Leer másIRRISARRI LAND, AZAROAK 17[…]

Irrisarri Land irteera. Izena eman!

Kaixo, kaixo! Esan genizuen bezala indartsu hasi dugu aurtengo ikasturtea eta lehenengo ekintza IRRISARRI LAND abentura parkera irteera izango da. Horretarako, beharrezkoa da izena ematea eta behean dauden bi egun horietako bat aukeratzea, zuen disponibilitatea zein den jakin nahi baitugu erreserba egin baino lehen. Bete beheko datuak eta izango duzue gure berri!  

Outfit katalogo berria!

Adi malkartxo eta ingurukoak! Hemen aurkezten dizuegu Malkar Astialdi Taldeko katalogo berria. Produktuak, neurriak eta koloreak ikusteko hemen behan duzue katalogoa (sakatu eta deskargatu dokumentua). MALKAR KATALOGOA