MALKAR ASTIALDI TALDEA

ALBISTEAK ETA EKINTZEI BURUZKO INFORMAZIOA

Malkar katalogoa 2018

Adi malkartxo eta ingurukoak! Hemen aurkezten dizuegu Malkar Astialdi Taldeko 2018ko kolekzio berria, honako hau udaberri-udarakoa da… ea gustuko duzuen! Eskaera orria martxoaren 9an ekarri zatorrara, arratsaldeko 17:00etatik 17:30etara bitartean (beranduago ez da eskaerarik onartuko). Dirua eskaera orriarekin batera ekarri beharko duzue. Oharra: produktuak, neurriak eta koloreak ikusteko  hemen behan duzue katalogoa (sakatu eta deskargatu Leer másMalkar katalogoa 2018[…]

Malball torneoa 2.0

Atzo Igandea bigarren txandako gaztetxoekin antolatu genuen Malball torneo famatua egin genuen lehen txandako malkartxoekin. Oraingoan, futbol moldatuan eta saskibaloian jolasteaz gain eskubaloian ere ibili ginen, gure arau propio eta guzti. Oso goiz dibertigarria izan zen eta amaieran hamaiketako txiki bat antolatu genuen alde batetik bestera korrika galdutako energia guztia berreskuratzeko… plazer bat!

Euskal ohiturak!

Joan den ostiralean euskal kultura gertuagotik ezagutu eta guztion artean disfrutatzeko aukera paregabea izan genuen lehen txandako malkartxoekin. Lokotxak, zaku-lasterketak eta taloak izan ziren protagonista nagusiak. Lehenengo zatiak herri kirolak egin genituen, eta apur bat izerditu ondoren taloak prestatu genituen meriendatzeko. Esperientzia ederra izan zen taloak guk geuk egin eta ondoren jatea… asko ikasi genuen!

Malball torneoa!

Pasa den ostiralean Malkeball torneoa egin genuen bigarren txandako gaztetxoekin! Malkarroia, malkubia eta malkola izan ziren protagonistak Olaederra kiroldegiko kantxan, eta nola ez, beste ostiral guztietan bezala, gure malkartxoak… zer egingo genuke zuek gabe!   

Malkar urte zaharra!

Abenduaren 15a urteko azken eguna izan zen Malkarreko kideontzat, izan ere, guztion artean urte zaharra ospatu genuen zatorran. Ekintza desberdinak egin, lagunen artean ongi pasa, kanpaiak kontatu, “mahatsak” jan… eta ongi etorri beroa eman genion 2018. urte berriari. Primeran pasa eguberriak eta urte berria zoriontasunez hastea opa dizuegu guztioi! URTE BERRI ON  🎄

“Gure Kasa” saiora bisita!

Duela aste batzuk ETB 1eko “Gure Kasa” saioko grabaketara joan ginen publiko bezala. Bi saio grabatu zituzten eta oso esperientzia polita izan zen guztia zuzenean eta aurrez-aurre ikustea. Primeran pasa genuen! Eskerrik asko Antton Telleria eta Pello Reparaz Malkarreko kideoi besarkada bat bidaltzeagatik, plazer hutsa!  Hemen saioan publiko bezala egon gineneko laburpen bideoa:

Errege kabalgata!

Gabonak gainean ditugu eta gu jada hasi gara beste urte batez errege kabalgata prestatzen… Egun berezia da guztiontzat, nagusi zein etxeko txikienentzat, beraz, animatu eta lagunduiguzu iluntze berezi horretan herriari bizia eman eta kaleak tanbor hotsez eta ilusio kolorez girotzen!  Beheko irudian dituzue izena eman ahal izateko jarraitu beharreko pauso guztiak:

Euskararen eguna!

Gaurkoan, Abenduak 3, euskararen eguna ospatu dugu beste urte batez. Eguna hasteko, lipdub bat prestatu dugu bi txandako gaztetxoen artean, eta Billabonako kaleak musikaz eta dantzaz girotu ditugu. Ondoren, Errebote plazara joan gara, Tolosaldeko beste herriekin batera antolatutako ekimenarekin bat egin eta herri guztion artean osatuko dugun mosaikoan parte hartzera. Egun polita izan da gaurkoa Leer másEuskararen eguna![…]

Azaroak 25

Larunbata, Azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna. Malkar Astialdi Taldeko begiraleok ere gure ekarpentxoa egin nahi izan dugu egun berezi honetan; izan ere, Malkar ondo pasatzeko eremu bat izateaz gain, arazo sozialei buruz hausnartzeko eta kontzientzia pizteko eremu bat ere bada. Hemen ilusio handiz egin genuen ekintzaren laburpen bideoa: 

Jolas kooperatiboak!

Ositral honetan jolas kooperatibo desberdinak landu ditugu lehenengo txandako gaztetxoekin. Elkarrekin eta taldean lanean gauzak errazago egiten direla ikasi dugu, eta bata besteari lagunduz eta aholkuak emanez guztia erosoagoa eta politagoa dela ohartu gara. Primeran pasa dugu guztion artean, eta beste behin ere esperientzia zoragarria izan da zuekin ostiral arratsalde bat partekatzea, eskerrik asko!