Ikasturte berria!

Opor luze batzuen ondoren jada bada garaia ikasturte berriari hasiera emateko. Ikasturtea jolas berezi eta merendola batekin hasiko dugu. Deialdia DBH guztiari zuzendua dago eta jende asko gerturatzea espero dugu. Hona hemen gonbidapen kartela:

Ollogoyengo zerrendak / Listas de Ollogoyen

Kaixo, kaixo! Jada baditugu Ollogoyengo gaztetxoen zerrendak! Lehenengo txandan gainditu egin da udalekuetara joan daitekeen haur kopurua, eta hori dela eta zozketa egin behar izan dugu…  🙁 Beraz, bihar arratsaldean jarriko ditugu zatorrako atarian onartuak izan diren gaztetxoen zerrendak! Ya estan las listas provisionales de Ollogoyen! En la primera tanda se ha sobrepasado el cupo Leer másOllogoyengo zerrendak / Listas de Ollogoyen[…]

OLLOGOYEN 2018

Kaixo, kaixo!  Uda gerturatzen ari da eta udarekin batera Ollogoyengo udalekuak ere ate joka datoz… iritsi da izena emateko garaia! Izena emateko behean duzuen inskripzio orria bete behar duzue. Inskripzio orri hau Ollogoyengo udalekuetan parte hartu nahi duen pertsona orok bete beharko du. Inskripzio orria betetzeko epea maiatzaren 14tik 18ra bitartean izango da. Epea maiatzaren 18an Leer másOLLOGOYEN 2018[…]

Asteburupasa: LARRAUL

Kaixo lagunok! Malkar astialdi taldeko ekintzei jarraipena emanez, honakoan Larraulera asteburupasa egiteko asmotan gabiltza apirilaren 13, 14, 15 Larraulgo aterpetxera. Deialdia bi txandako gaztetxoei dago zuzendua, eta joan ahal izateko hemen beheran duzuen baimen orrian duzue jakin beharreko informazio guztia. BAIMEN ORRIA LARRAUL

Irteera: IRRISARRI LAND

Kaixo Malkartxo! Egun hauetan martxoaren 24an egingo dugun ekintza bereziari buruzko informazioa eman dizuegu, beraz, iritsi da garaia nora joango garen jakiteko: IRRISARRI LAND ABENTURA PARKERA JOANGO GARA! Joan ahal izateko (apuntatzeko) web orrialdean jarri dugun baimen-orria deskargatu eta bertan agertzen den kontu korrontean dirua sartu behar duzue zuen izen-abizenak jarrita. Baimen-orria ekintza egunean ekarri Leer másIrteera: IRRISARRI LAND[…]

Malkar katalogoa 2018

Adi malkartxo eta ingurukoak! Hemen aurkezten dizuegu Malkar Astialdi Taldeko 2018ko kolekzio berria, honako hau udaberri-udarakoa da… ea gustuko duzuen! Eskaera orria martxoaren 9an ekarri zatorrara, arratsaldeko 17:00etatik 17:30etara bitartean (beranduago ez da eskaerarik onartuko). Dirua eskaera orriarekin batera ekarri beharko duzue. Oharra: produktuak, neurriak eta koloreak ikusteko  hemen behan duzue katalogoa (sakatu eta deskargatu Leer másMalkar katalogoa 2018[…]

Malball torneoa 2.0

Atzo Igandea bigarren txandako gaztetxoekin antolatu genuen Malball torneo famatua egin genuen lehen txandako malkartxoekin. Oraingoan, futbol moldatuan eta saskibaloian jolasteaz gain eskubaloian ere ibili ginen, gure arau propio eta guzti. Oso goiz dibertigarria izan zen eta amaieran hamaiketako txiki bat antolatu genuen alde batetik bestera korrika galdutako energia guztia berreskuratzeko… plazer bat!

Euskal ohiturak!

Joan den ostiralean euskal kultura gertuagotik ezagutu eta guztion artean disfrutatzeko aukera paregabea izan genuen lehen txandako malkartxoekin. Lokotxak, zaku-lasterketak eta taloak izan ziren protagonista nagusiak. Lehenengo zatiak herri kirolak egin genituen, eta apur bat izerditu ondoren taloak prestatu genituen meriendatzeko. Esperientzia ederra izan zen taloak guk geuk egin eta ondoren jatea… asko ikasi genuen!

Malball torneoa!

Pasa den ostiralean Malkeball torneoa egin genuen bigarren txandako gaztetxoekin! Malkarroia, malkubia eta malkola izan ziren protagonistak Olaederra kiroldegiko kantxan, eta nola ez, beste ostiral guztietan bezala, gure malkartxoak… zer egingo genuke zuek gabe!   

Malkar urte zaharra!

Abenduaren 15a urteko azken eguna izan zen Malkarreko kideontzat, izan ere, guztion artean urte zaharra ospatu genuen zatorran. Ekintza desberdinak egin, lagunen artean ongi pasa, kanpaiak kontatu, «mahatsak» jan… eta ongi etorri beroa eman genion 2018. urte berriari. Primeran pasa eguberriak eta urte berria zoriontasunez hastea opa dizuegu guztioi! URTE BERRI ON  🎄