2017/10/17

Ekintzak

Urte osoan zehar antolatzen ditugu ekintzak, eta ekintza horiek hiru taldetan bereizi genitzake: ostiraletan egiten ditugun ekintzak, asteburuetan egiten ditugun irteera bereziak, eta asteburu osoko irteerak.

  • Ostiraletan egin ohi ditugun ekintzak herrian bertan egin ohi ditugu, eta Zatorran gelditzen gara gazteekin, hori baita astialdi taldeak erabiltzen duen lokala. Hala ere, herriko beste eremu askotan ere egin ohi ditugu ekintzak, herriak bizirik gaudela ikus dezan.
  • Asteburuetan antolatzen ditugun irteera bereziak, ordea, bi hilabetetik behin egiten ditugu gutxi gorabehera, eta herritik kanpora joan ohi gara, esaterako: mendi ibilaldiak egitera, patinatzera, jaiball egitera, surf…
  • Amaitzeko, asteburu osoko irteerak egin ohi ditugu, bat ikasturte hasieran, gazteak euren artean hobeto ezagutzeko eta talde izaera eraikitzen hasteko; eta bestea ikasturtea amaitzear dagoenean, ikasturteari amaiera gozoa eman eta maiatzean egin ohi dugun emanaldia prestatzeko.

Ekintza guzti hauez gain, urteroko legez, herriko gaztetxo guztiek parte hartzen duten danborrada ospetsua eta urtarrilaren 5ean ospatzen den errege kabalgata antolatzen ere laguntzen dugu.