2017/10/17

Historia

‘Malkar Astialdi Taldea’ Billabonan (Gipuzkoa) sortu zen, Jesusen Bihotza Parrokiaren babes eta gidaritzapean. Taldearen izena, gaur egun N-1 denaren aurretik zegoen pasealekuaren izenetik dator, hau da, Elizaren atzealdean zegoen Malkar pasealekutik. Pasealeku hau, Astialdi Taldea sortu zen garaian kendu zuten. Gaur egun, Malkar izeneko plaza bat dago.

Lehen urratsak Nafarroan burutu zituen udalekuen bidez, 1970ko hamarkadan. Baina urtean zehar ez zuen beste ekintzarik egiten, mendi irteerak salbuespen. Bilera askoren ostean, udalekuez gain urtean zehar ere jarraitzea pentsatu zuten. 1987. urteko martxoaren 9an jarri zen martxan Malkar Astialdi Taldea, gaur egun “ofizialtzat” hartzen dena.

Gaur egun (2017) 30 urte bete berri ditu Malkar Astialdi Taldeak, eta urte luzez aritu da heziketa lanean, herriarentzako eta gazteentzako bolondres lanean. Hamabi hezitzailek osatzen dugu taldea, billabonatarrak eta zizurkildarrak guztiak; adinari tarteari dagokionez, zaharrenak 27 urte ditu, eta gazteenak, berriz, 18.