2017/10/16

NOR GARA?

Malkar dugu izena eta Billabonako astialdi talde bat gara. Urte luzez egon gara heziketa lanetan, herriko eta inguruko herrietako gaztetxoei gure denbora eskaini eta ekintza desberdinak egiten.

Gure helburu nagusiak, batak bestea ezagutu, gazte eta begirale guztion artean talde eder bat osatu eta elkarrekin esperientzia desberdinak bizitzea dira. Hezkuntza ez formalaren bitartez lantzen ditugu edukiak eta baloreak, kontzeptuak atzean utzi eta ekintza gure ardatz nagusia izanik.

Zuek zarete Malkar bizirik mantentzen duzuenak… ONGI ETORRI!

Begirale taldea Hernialden.