OLLOGOYEN 2018

Kaixo, kaixo! 

Uda gerturatzen ari da eta udarekin batera Ollogoyengo udalekuak ere ate joka datoz… iritsi da izena emateko garaia! Izena emateko behean duzuen inskripzio orria bete behar duzue. Inskripzio orri hau Ollogoyengo udalekuetan parte hartu nahi duen pertsona orok bete beharko du. Inskripzio orria betetzeko epea maiatzaren 14tik 18ra bitartean izango da. Epea maiatzaren 18an itxiko da, arratsaldeko 17:00etan.

Pertsona kopuru handia apuntatzen bada, zozketa egingo da eta behin behineko zerrendan agertuko dira onartuak izan diren haurrak. Zerrenda maiatzaren 21ean ipiniko da, zatorrako atarian.

Hona hemen bete beharreko inskripzio orria:

INSKRIPZIO ORRIA / HOJA DE INSCRIPCIÓN