2017/10/16

OLLOGOYEN

Ollogoyen Nafarroan dagoen herri txiki bat da, Lizarra herritik 20 kilometrotara dago eta ez ditu hamaika biztanle baino gehiago izaten urte osoan zehar, gu joaten garen arte. Bertako jendea oso jatorra da, eta euren hitzetan, geure udalekuekin batera Ollogoyengo herria alaitzen da, herriari bizitasuna eta alaitasua transmititzen diogulako.

Nafarroako lurralde askoren moduan, Ollogoyen bero handia egiten duen gune bat da. Herria, gari soroz inguratua dago eta herriaren hegoaldean Lokizko mendizerra dago. Honela, mendi irteerak mendi honetara egiten ditugu eta beste irteera guztiak inguruko herrietara. Gainera, herriak berak ez dauka igerilekurik, beraz, inguruko herrietara joaten gara igerilekura.

Horrenbestez, Ollogoyen herri txikia izateak udalekuak monotonian ez erortzen ahalbidetzen du, eta inguruko txoko eta herri txikien xarma ezagutzeko aukera paregabea ere ematen du.

Ollogoyengo herria, Lokiz menditik begiratuta.