2017/10/16

Udalekuak

Ollogoyen, Nafarroako herri txiki bat, adin desberdinetako gazte talde bat, begiraleak eta sukaldariak, egun batzuk pasaz, elkarbizitzan… Igerilekura txangoak, ekintza dibertigarriak, azken eguneko jaialdia, ‘ruta’ deituriko ibilaldi berezia, mendi irteerak… Kontzeptu aske hauek eta askoz gehiagok osatzen dute udalekuetako proiektua, ardura eta ilusio askoz antolatua.

Ollogoyengo udalekuak Malkar Astialdi Taldeak antolatzen ditu, baina ez dira gauza berbera. Malkar Astialdi Taldea eta Jesusen Bihotza Parrokia elkarrekin aritzen dira elkarlanean Ollogoyengo udalekuak prestatzen, Ollogoyengo etxea parrokiarena baita.

Normalean, bi txanda egin izan dira beti, izena ematen duten gazte kopuruaren eta hauek duten adinaren arabera. Hala ere, urte batzuetan txanda bakarra edo hiru txanda egin izan dira. Aurten, 2017. urtean, esaterako, bi txanda egin ditugu; lehenengo txanda LH 4, 5 eta 6. mailako gaztetxoekin; eta bigarrena, berriz, DBH 1, 2 eta 3. mailako gazteekin. 

Gaztetxoak igerikelura bidean.